Eider Gurrutxaga Larrañaga
Demokrazia zein gobernantza terminoak geroz eta presentzia handiagoa hartzen ari diren garaiotan, Gipuzkoako hizkuntza politikaren baitan maila teorikoan gobernantza bidez antolatutako hiru ekimen aztertzea izan da lan honen helburua. Zehazki, lankidetzazko gobernantza ebaluatzeko hainbat autorek erabilitako neurgailuak oinarri hartuta eta proiektu hauetako protagonista diren ahotsen testigantzekin josita egin da analisia. Bide batez, sakontasun demokratikoaren eta demokratizazioaren ikuspegia aintzat hartuta, Gipuzkoako errealitate soziolinguistikoan edota hizkuntza politikan eragitea helburu duten hiru egitasmo hauen etorkizunerako indarguneak eta erronkak identifikatzeko saiakera egin da.