Lan honek Seaska elkarteko Bernat Etxepare lizeoko Lanbide Heziketako Animazio saila izan du ikergai. Animazio saileko hezkuntza programa, ikasleen hizkuntza-praktikak eta kontzientzia linguistikoaren egoera aztertu nahi izan dira besteak beste. Horretarako, Seaskako euskara teknikari bat, lizeoko bi irakasle eta Animazioko formakuntza bukatzear zeuden bost ikasle elkarrizketatu dira. Hortik, Ipar Euskal Herrian euskararen biziberritze eta normalizaziorako estrategietan oinarrituz, hizkuntza- politika ausartagoak beharko liratekeela ondorioztatu da eta Animazioko hezkuntza programan, euskararen normalizazioa sustatzeko txertatu daitezkeen gai ezberdinak proposatu dira.