Itziar Aramaiok, etorkinen eta hizkuntza normalizazioaren inguruan, EAEko egoera zein den azaltzen digu artikulu mamitsu honetan. EAEko estatuz kanpoko etorkinen inguruko zenbait datu zehatz ematen dizkigu artikuluaren hasieran. Jarraian, azken urteetan izandako bilakaeraren berri ematen zaigu, taulez eta diagramez hornituta. Eusko Jaurlaritzaren Immigrazioari buruzko Euskal Planaren (2003-2005) helburuak eta nondik norakoak ere azaltzen dizkigu egileak. Hizkuntz normalizazioari begira, Plan honetako Kulturartekotasun arloan aipatzen diren lan proposamenen berri ematen digu. Ondoren, hauetatik Eusko Jaurlaritzak ¿Kultura Sailak¿ jada martxan jarri dituenak aipatu, eta aldi berean, hauentzat etorkinen euskalduntzeari begira dauden hutsuneak zein diren jakinarazten digu. Azkenik, etorkin gazte zein helduak euskalduntzeko, zenbait udalek, herri mugimenduk, eta elkartek martxan jarri dituzten ekimenak azaltzen dizkigu.