Lan honek bi atal izango ditu: lehenengoan, ezberdintasunekin zerikusia daukaten bi gairen inguruan gogoeta bultzatu nahi izan da: aniztasuna hautemateko, jatorria eta hizkuntza maila ezberdinetik ondorioztatzen den aniztasunaren trataera. Bigarrenean, berriz, ezberdintasunak (aniztasuna) kontuan dituen bi tresna aztertzen ditugu, eskola-komunitate osoko ikasleak integratzeko bitartekoak direnak: eskola inklusiboa eta curriculuma bigarren hizkuntzan egitea ahalbideratzen duen hizkuntzaren irakasteko-ikasteko metodologia. Esan bezala, bi horiek hizkuntzaren irakaskuntza-ikaskuntzari begira aztertu dira nagusiki lan honetan, nahiz eta curriculuma ere kontuan izan den.