Julen Arexolaleiba Biteri
Euskal Herrira Europar Komunitateaz kanpotik datozen etorkinen auzia estrukturala dela jakinda, ponentzia honetako lehen zatian gogoeta batzuk egiten dira ¿lurralde-aldaketa¿ eta ¿hizkuntza-aldaketa¿ aldagaien harira. Bigarrenik, euskararen herriak egun bizi duen egoera soziolinguistikotik abiatuta, galderak luzatzen dira delako etorkin horiek euskalduntzeko dauzkagun ahalmenez eta zailtasunez. Bukatzeko, beste zenbait gogoeta egiten dira honako bi norabideotan: a) Québec-en ¿alofonoak¿ frantsesteko eginiko ahaleginez; eta b) Euskal Herrian, etorkin horiekin elkarlanean arituta, bi esperientziatatik ateratako zenbait ondorio agertzen dira.