EAEn eta Nafarroan etorkinen egoera zein den azalduz hasten du artikulua Agustin Unzurrunzagak, datu orokorretan oinarrituta. Etorkinak Euskal Herrira etortzean zenbat arazorekin aurkitzen diren ere azaltzen digu, bereziki hizkuntzari dagozkienak nabarmenduz. Euskararen normalizazioaren inguruan lanean ari direnei horrek sorturiko kezkak ere mahai-gainean jartzen dizkigu, eta horren aurrean, beraien ustez hartu beharreko jokamoldeak eta jarduera bideak zein diren azaltzen digu. Asko ez datoz bat orain arte maiz harturiko jokamoldeekin.