Olatz Altuna Zumeta, Jaime Altuna, Josu Ozaita Azpiroz
Familiak hizkuntza-eragile garrantzizkoak dira, eta, batzuetan oharkabean bada ere, hizkuntza- politikak diseinatu eta garatzen dituzte. Adibidez, etxeko hizkuntza zein izango den, seme- alaben hezkuntza-eredua zein izango den eta aisialdian zein hizkuntzaren alde egingo den hautatzerakoan. Horrelakoak dira euren gain hartzen dituzten erabakiak, hain zuzen, hizkuntza-erabilerari zuzen-zuzenean eragiten diotenak. Familia-mailako nahiak eta helburuak, ordea, hiriko testuinguru soziolinguistikoaren menpe daude, eta horretara egokitu behar dituzte ezinbestean. Hori dela eta, artikulu honetan lekua egiten zaie hizkuntza gutxituari mesede egiten ez dioten hiri-espazioetako hizkuntzen minorizazio- eta biziberritze-prozesuei.