Jone Goirigolzarri Garaizar
, Ane Ortega 

Hizkuntza gutxitu bateko hiztun aktiboa izateko edo bihurtzeko hizkuntza-gaitasunaz aparte, bestelako hainbat faktore indibidual eta sozialek ere berebiziko garrantzia dute, besteak beste, hiztunaren hizkuntza-gaitasunaren autopertzepzioak, testuinguru soziolinguistikoak, harreman sareek, erabilera-ohiturek, arau sozialek, hizkuntza-jarrera eta ideologiek, etab. Faktore horien guztien kontzientzia garatzea giltzarria da minorizazio zein desoreka sozialeko egoerok gainditu zein eraldatzeko (Ortega 2024). Artikulu honetan hizpide dugun ikerketa- proiektuan euskararen aldeko mudantza-prozesuak sakonean ikertu ditugu, eta horiek bideratzeko kontzientzia soziolinguistiko kritikoa garatzeak duen garrantzia aztertu dugu. Horretarako, oinarri etnografikoa duen Ikerketa Ekintza Partehartzaile bat aurrera eraman dugu unibertsitateko ikasle gazteekin. Ikerketak aditzera eman du kontzientzia soziolinguistikoa lantzea emankorra dela gazteon euskararen aldeko mudantza ibilbideak abiatzeko; izan ere, hiztun gisa duten subjektibitatea ezagutzeko, inguruan duten ordena soziolinguistiko ez berdinzalea hobeto ulertzeko eta beraien agentzia indibidual eta kolektiboa garatzeko balio baitie. Artikuluan agentzia nozioan sakonduko dugu. Zehazki, gazteen mudantza-prozesuetan agentziak zein ezaugarri garatzen dituen aztertuko dugu eta, modu horretan, minorizazio etnolinguistikoko testuinguruetan agentzia garatzeak zer esan nahi duen hausnartuko dugu. Hitz gakoak: Kontzientzia soziolinguistiko kritikoa, agentzia, hizkuntza-mudantza, gazteak, ikerketa-ekintza partehartzailea.
In addition to linguistic competence, various other individual and social factors also play a significant role in becoming an active speaker of a minority language, including the speaker’s self-perception of linguistic competence, sociolinguistic contexts, networks of relationships, usage habits, social norms, linguistic attitudes and ideologies, etc. Developing awareness of all these factors is key to overcoming and transforming situations of minoritization and social imbalance (Ortega 2024). In the research project discussed in this article, we have investigated in depth the processes of change towards Basque, and we have analyzed the importance of developing a critical sociolinguistic awareness to guide them. To this end, we have carried out a Participatory Research Action with an ethnographic basis with young university students. The research has shown that cultivating sociolinguistic awareness is fruitful in starting these young people’s paths of change towards Basque; This is because it helps them to discover their subjectivity as speakers, to better understand the unequal sociolinguistic order around them, and to develop their individual and collective agency. In this article, we will delve into the notion of agency. Specifically, we will analyze the characteristics that agency develops in the migration processes of young people and, in this way, we will reflect on what it means to develop agency in contexts of ethnolinguistic minoritization.