Jakina da Nafarroan euskal komunitatea eta erdal komunitatea egoteaz gain, gatazka nazionala ere badagoela; eta gatazka horretan kokatzen dela euskara. Hala, espainiar nazionalismoaren -non nabarrismo politikoa kokatzen den- eta euskal nazionalismoaren arteko gatazkak euskararen dimentsio politikoa eraikitzen du, eta horrek euskararekiko jarreretan zein hizkuntza-komunitateen arteko kohesioan eragiten du. Ikerketa honetan Azagrako DBHko irakasleen euskararekiko eta euskararen irakaskuntzarekiko jarrerak aztertu dira, hezkuntza -sistema erreprodukzio sozialerako erakundea delako. Finean, DBHko irakasleak erreferentziazkoak dira (aurre)nerabezaroan, eta, beraz, euren jarrerek eragina izango dute hurrengo belaunaldien jarreretan eta nafarren arteko kohesioan. Gako hitzak: jarrera linguistikoak, hizkuntza komunitateak, nazionalismoak, euskara, Nafarroa.
It is known that in Navarre there is not only the Basque community and the Erdal community, but there is also a national conflict in which the Basque language is situated. In this way, the conflict between Spanish nationalism, where political notoriety is located, and Basque nationalism builds the political dimension of the Basque language, which influences both attitudes towards the Basque language and cohesion among the linguistic communities. This study analyzes the attitudes towards the Basque language and the teaching of the Basque language by the teachers of the ESO in Azagra, because the educational system is an institution of social reproduction. After all, Compulsory secondary education teachers are a reference in (pre)adolescence, so their attitudes will influence the attitudes of future generations and the cohesion between Navarrese.