Bizirik nahi badugu, euskarak sarean egon behar du ezinbestean. Egote hutsa, ordea, ez da nahikoa; erabili egin behar da. András Kornai hizkuntzalariaren teoriatik abiatuta eta finantza- entitateen zerbitzu digitalak aitzakiatzat hartuta, euskararen bizitasun digitala aztertzen du lan honek. Eskaintza eta eskaria aztertu dira, hizkuntza aukeratzerakoan eragina duten faktoreak identifikatzeko eta euskararen erabilera areagotzeko estrategiak proposatzeko. Ikerketak erakusten du hizkuntza-hautua ez dela neutroa eta hainbat faktorek baldintzatzen dutela: araudiak, euskarri digitalen konfigurazioak, erabiltzaileen gaitasunak, zerbitzua eskaintzen duenaren proaktibitateak… Eta zuk, zergatik ez? Hitz gakoak: Bizitasun digitala, eskaintza, eskaria, mugak, hautua.
If we want to survive, Basque must be online. However, mere presence is not enough; it must be used. Based on the theory of linguist András Kornai and using the digital services of financial institutions as an excuse, this work analyzes the digital vitality of Basque. Supply and demand have been analyzed to identify the factors that influence language choice and propose strategies to increase the use of Basque. The research shows that language choice is not neutral and is conditioned by several factors: regulations, digital support configurations, user capabilities, the proactivity of the service provider... And you, why not?