Mikel Gartziarena San Policarpo
This mixed study (N = 608; N = 40) from the Faculties of Education of the UPV/EHU of Araba and Gipuzkoa examines the attitudes and self-perceptions of student teachers towards Basque and other curricular languages. The results show that Basque is central to attachment and identity, and, in general, they have the highest levels of competence and fluency in Spanish and Basque, respectively. All variables have significant correlations, especially the importance given to Basque, ease of speaking and informal use. In teaching, they prioritize communicative and useful oral practices, to train in oral practice. They also advocate for the greater presence and quality of Basque on the Internet and in audiovisual media, as a linguistic model. Despite highlighting a strong position in favor of the transmission and revitalization of Basque, the data demonstrate the need for new strategies to develop more meaningful practices.
EHUko Arabako eta Gipuzkoako Hezkuntza Fakultateetako ikerketa misto honek (N = 608; N = 40) irakaslegaien euskararekiko eta gainerako hizkuntza kurrikularrekiko jarrerak eta auto -pertzepzioak aztertzen ditu. Emaitzek erakusten dute euskara atxikimendu eta identitatean ardatz dela, eta, oro har, gaztelaniaz eta euskaraz dituztela gaitasun eta erraztasun-mailarik altuenak, hurrenez hurren. Aldagai denek korrelazio esanguratsuak dituzte, bereziki euskarari emandako garrantziak, hitz egiteko erraztasunak eta erabilera informalak. Irakaskuntzan, ahozko jardun komunikatibo eta erabilgarriak lehenesten dituzte, ahozko jardunean trebatzeko. Halaber, sareetan eta ikus-entzunezkoetan euskararen presentzia eta kalitate handiagoa aldarrikatzen dute, eredu linguistiko gisa. Euskararen transmisio eta biziberritzearen aldeko jarrera sendoa nabarmendu arren, datuek estrategia berrien premia azaltzen dute praktika esanguratsuagoak garatzeko. Hitz gakoak: Hizkuntza-jarrerak; autopertzepzio linguistikoa; euskararen transmisioa; irakaslegaiak; testuinguru soziolinguistikoa; hizkuntza-irakaskuntza.