Josune Iraola
Soziolinguistikoki konplexuak eta anitzak diren hizkuntza komunitateetan familia barruko hizkuntza transmisioa aztertzen du idazlan honek. 2000-2002 urteen artean gai honekin Pasaiako Udalak egindako ikerketa-beka baten emaitzarik garrantzitsuenak jasotzen ditu idazlanak. Ikuspegi oso praktikoarekin egindako ikerlana izan zen hau, familia transmisiorako egitasmoen hausnarketan eta diseinuan eraginkorra izango zen informazioa jasotzeko balioko zuena. Idazlanak hiru zati ditu. Lehenengoan ikerketaren deskripzio bat egiten da, bertan ezarri ziren helburuei eta bitarteko metodologikoei aipamen eginaz. Bigarren atalean egindako azterketaren emaitzarik garrantzitsuenak jasotzen dira; amaitzeko, era honetako ikerketek duten eraginkortasuna ere aztertzen da.