Amaia Lariz
Euskararen erabilera planek enpresei onurak dakarzkiela defendatuz hasten du Amaia Lariz Emuneko kideak artikulua; bai enpresa kanpora begira eta baita barrura begira ere. Gaur egun enpresa batek erabilera plana inplementatzeko eta bere gestioaren barruan integratzeko zein argumentu erabil ditzakeen azaltzen digu egileak. Enpresa kanporako onuren artean aipatzen dira, irudia, balio erantsia eta lehiakortasuna, aldaketetara egokitzeko gaitasuna, globalizazioa, eta identifikazioa. Enpresa kanporako onuren artean, berriz, koherentzia etikoa, identifikazioa, barne-kohesioa, giza baliabideen gestio hobea, eta onura ekonomikoa. Modu laburrean eta argian aurkituko duzue artikulu honetan argumentu horien azalpena