Euskalan elkartearen sorrerako helburuak zein izan ziren azaltzen digute artikuluaren hasieran egileek: zeregin behinena enpresetan euskara planei sarbide ematea zela adostu zen neurrian, horretarako lau helburu nagusi finkatu ziren: enpresetako langile euskaltzaleak bildu; euskararekiko sentsibilizazioa sustatu; euskarari lan-munduan sarbide eman; lan-munduan euskara bultzatu. Jarraian, 2005-2008 plan estrategikoaren berri ematen digute egileek. Hau guztia garatzeko, lau helburu nagusi ditu gure planak: 1) Elkartearen antolaketa hobetu. 2) Enpresetan planak errotu edota finkatu. 3) Enpresetan planak antolatu. 4)Kanpora begirako irudia landu eta zaindu. Amaitzeko, Elkartearen gaur egungo egituraren eta aurrera begirako ametsen berri ematen zaigu