1992 urtearen hasieran Artez Euskara Zerbitzuak diagnostikoa egin ondoren, lehenengo Euskara Plana onartu eta indarrean jarri zen Arlan enpresan. Euskara Plana honako puntuetan egituratzen da: baliabideak, ezagutza, kanpo erabilera, barne erabilera, motibazioa, eta corpusa. Planaren helburu nagusiak bi izan dira: bezero euskaldunei euskarazko zerbitzua bermatzea eta euskara Arlaneko lan hizkuntza bilakatzea. Prozesu horretan zehar lortutakoak eta hutsuneak zein izan diren azaltzen zaigu artikulu labur honetan, modu ulergarrian eta zehatzean.