Asier Baglietto
Artikulu honetan Elkargi, E.G.E.ren Euskara Planaren berri emango digu Axier Baglietto Elhuyarreko kideak, batez ere euskararen presentzia eta erabilera instituzionala finkatzeko eta erabilera pertsonala bultzatzeko egindakoak azalduz. Planaren helburuan argi ikus daitekeenez, bezeroari nahi duen hizkuntzan zerbitzua emateak du pisu nabarmenena; izan ere, Elkargiren bezero asko euskaldunak dira, eta bezero horientzat gertutasuna eta konfiantza eragiten duen faktorea da euskara. Baina bezeroei begirako helburu hauek lortzeko, ezinbestekoa ikusi du Elkargik euskaldunek barruko lanetan euskara erabil dezaten eragitea, langileen euskararen ezagutza hobetzea eta, batez ere, langileen motibazioa bultzatzea. Bi urteotan helburu bakoitzean aurrerapen maila desberdina lortu da, helburuaren egingarritasunaren eta lehentasunaren arabera, batez ere. Horrela, bezeroekiko eta gizartearekiko kanpo-komunikazioko helburuak ia bere osotasunean bete dira, Elkargirentzat lehentasunezkoa baita kanpo-komunikazioa. Taula batean azaldu digu egileak helburuz helburu izandako lorpen nagusiak. Segidan, euskararen motibazioa bultzatzeko, ekimenenik aipagarrienak azaltzen dizkigu. Elkargiko Planak oraindik bi urteko ibilbidea baino ez du; baditu, ordea, etorkizunerako hainbat erronka, eta horien berri ematen zaigu artikuluaren amaieran.