Kalen Astiz
Sortzen-Ikasbatuaz, Euskal Eskola Publiko berriaren aldeko elkartea den heinean, Euskal Irakaskuntza Publikoaren aldeko ekimena bultzatzen ari da. D ereduko ikastetxeetan dituzten kezkak jaso, arazo horien konponbidearen inguruan herri dinamikak sortu, eta guztiak bilduz nazio mugimendu bateratua osatzea da helburu, Hezkuntza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean. Proposamen irekia da, alderdi, sindikatu, eta hezkuntza arloko elkarteen elkarlanari zabalik eta bi ardatz hauetan oinarriturik: 1. Eskola publikoak jasaten duen utzikeria. 2. Euskal irakaskuntzari egiten zaion eraso etengabea. Nafar Gobernutik eskola publikoa ghetto bihurtu nahi izan dute, ijitoen ghettoa, etorkinen ghettoa, eta batez ere euskaltzaleen ghettoa. Bestalde, artikuluan, kalitatearen inguruan sortu den kultura neoliberalean balore aurrerakoiak ahaztu egin direla azpimarratzen da: elkartasuna, berdintasuna¿ Zer esanik ez ikastetxeetan behar-beharrezkoa dugun Hezkuntza Proiektua garatzeko baldintzez ari garenean. Azken atalean, Iruñerrian, sare publikoari dagokionez, dagoen egoera zein den azaltzen digu egileak, eta beharrik larrienak nabarmentzen dizkigu.