25 urteren ostean, aitortu beharra daukagu ereduen sistemak garai bateko premiei erantzun ziela, baina gaur garaiz kanpo eta gaindituta dagoela. Egoera nabarmen aldatu da, eta hezkuntzaren munduko pertsona ugari eta elebitasunaren alorreko hainbat aditu aspaldian defendatzen ari gara ezin zaiola hizkuntz ereduen sistemari denbora gehiagoz eutsi. Hori arrazoitzen saiatu da Felix Etxeberria artikulu honetan. Atal hauetan banatu digu bere lana: Ikerketa, Legea, Kanpoko esperientziak, Arrazoi pedagogikoak, Arrazoi didaktikoak, Arrazoi profesionalak, Ereduen bilakaera, Politika, Gizarte-zatiketaren arriskua, Ikasle etorkinen gizarteratze eta eskolatzea, Ingeles goiztiarra, Gure proposamena. Azken atalean ideia hau azalduz amaitzen digu artikulua: ¿gure proposamena eredu trinko baten aldekoa da, egungo ereduek baino hein handiagoan bermatuko duena ikasleek euskara nahiz gaztelania mendera ditzatela, baita egoera gaitzenetan ere (familia gaztelaniadun elebakarrak, ikasle etorkinak). Horretarako premiazkoak dira honako hauek: ...¿