Teknologia berriek berebiziko garrantzia hartu dute azken urteetan gure bizitzan. Hizkuntzaren alorrean ere teknologia berriek ekarpen nabarmenak eskaintzen dizkigute, hala nola, hizkuntza-ezagutzaileak, zuzentzaile ortografikoak,Interneteko bilatzaile aurreratuak, entitateak automatikoki erauzteko tresnak,terminologia erauzketa automatiko eleanitza egiteko aplikazioak, itzultzaile automatikoak eta orokorrean euskaraz idazten laguntzeko tresnak. Hauetako batzuk egunero erabiltzen ditu euskaraz lan egiten duen edozein pertsonak eta askotan, lana pixka bat arinago egiten laguntzen diote.