Alain Viaut
Hizkuntza-beharraren kontzeptua, beharrean dauden hizkuntzetarako Hizkuntza-beharraren kontzeptutik abiatuz Alain Viaut idazle eta irakasle okzitaniarrak azken urteetan Frantzian piztu den soziolinguistikako eztabaida garrantzizko baten oinarrizko datuak ekartzen ditu artikulu honetan. Bertan, Louis-Jean Calveten grabitazio eredua eta Henry Boyer-en ikuspegia erkatzen ditu, azkenik Lluís V. Aracilen zirkulu funtzionala azalduz. Sakonean, artikulu honetan planteatzen dena hizkuntza-beharra, gizartearen hizkuntza-funtzioen eskaria eta hizkuntza-politiken bitartez eskaini daitezkeen hizkuntzaren gizarte funtzioen arteko harremana da. Ereduek egoeraren aztertzaile izateaz gain eragile ere izan daitezkeen ideia ere azaltzen da.