Julen Urbiola
Julen Urbiola egileak artikuluaren buruan azaldu du lan honen nondik norakoa:
�zure aurrean daukazun � idazki honetan ez dut azterketa tekniko hutsa egin nahi eta, asmo horrekin bat, zuen begietara istorio bat ekarriko dizuet, edo hobe esanda, hiru istorio ezberdin; hirurak beste hainbat nafarren istorioak. Eta istorio horien bitartez Nafarroan, azken 25 urtean, euskararen inguruan azpimarratzeko izan diren joan-etorriak ezagutuko ditugu. Finean, euskaldunen hizkuntza eskubideez ari garenean, pertsonez mintzo baikara.� Kontakizunaren protagonistak I, L eta P dira, Euskararen Foru Legeak Nafarroa zatitu duen hiru eremu banatan jaioak duela 25 bat urte: eremu mistoan, eremu euskaldunean eta eremu ez euskaldunean jaioak, alegia. ILPren kontakizunaren bidez Nafarroan Euskararen Foru Legea onartu zenetik 22 urte pasa diren honetan euskararen legeen ibilbideari begirada kritiko zorrotza eskaintzen dio egileak.