Mikel Irizar
Kutxaren Hizkuntza Plangintzaren inguruan gogoeta egin du Mikel Irizarrek artikulu honetan. Gipuzkoan sortutako enpresa honek eremu geografiko berrietan ere hedatzen joan da eta bertan ere hizkuntza politika zehatza ezarri du. Bere langile kopuru guztitik herena Euskal Herritik kanpokoak dira, eta horien artean badira elebidunak direnak ere (Katalunian, Valentzian eta Galizian, esate baterako). Errealitate horretatik abiatuz Irizarrek Kutxaren hizkuntza-politikaren ildo nagusiak ematen ditu ezagutzera, legeak ezartzen dituen betebeharretik haratago. Hor sartzen dira bezeroari zor zaion arreta hobetzea helburu duten ekimenak, lan-postuetarako hizkuntza-eskakizunak zehaztearena, eta euskara lan-hizkuntza izan dadin jartzen diren baliabideen inguruko gogoeta.