Dokumentu honek Europa Diversa foroak Europako hizkuntza gutxituen geroa babesteko behar den politika bideratzeko proposamen zenbait biltzen ditu. Agiri honek, lehenik eta behin, sinatzaileek Europako Batasun prozesuak hizkuntza aniztasunarentzat dakartzan arrisku eta aukerak azpimarratzen dituzte eta ondoren sei proposamen zehatz egiten. Proposamen zehatz horietako bakoitza dagozkion argudioekin osaturik dator. Funtsean egun indarrean dauden itun eta legedietan hizkuntza gutxituen babesa nabarmentzeko aldaketak eta indarrean jarri beharreko politikak bideratzeko erraztasunak proposatzen dituzte. Esaterako, hizkuntzan oinarritutako bazterketa txertatzea Itunean edo indarrean dauden laguntza programek hizkuntza gutxituak babestea.