Dónall Ó Riagáin jaunak hizkuntza gutxituen babeserako lagungarri gerta daitezkeen Europako programak aztertzen ditu lan honetan. Europan estatuek indarrean dituzten legedien arabera, bost multzotan sailkatzen ditu hizkuntzek bizi duten egoera (mutur batean jarriaz lan hizkuntza diren horiek eta bestean inolako ofizialtasunik ez dutenak). Eremu urriko hizkuntza horiek jasotzen duten babesa lau alorretan bereizten du (babes politiko, ekonomiko, psikologiko eta sareak eraikitzekoa). Ondoren, hizkuntza hauentzat lagungarri gerta daitezkeen programak aipatzen ditu. Horiek bi eratakoak izan daitezkeela azaltzen du: hizkuntza gutxituei soilik zuzendutakoak eta jarduera esparru orokorrei zuzendutako programa nagusiak (irakaskuntza, kultura¿). Programa horietako bakoitzaren aipamen laburra egin ondoren, etorkizuneko Europako hizkuntza politikak aintzat hartu beharko lituzkeenak aipatzen ditu: hizkuntzagatiko diskriminazioa baztertzea enplegu politikan, hizkuntzarekin loturiko programak hizkuntza guztiei zuzenduak izatea¿