Pilartxo Etxeberriak Txillardegiren euskal fonologia, prosodia eta ahoskera batuaren inguruko ekarpenak bildu ditu hemen. Nolanahi ere, aurrez egindako hainbat lanaren aipamen laburrarekin hasten du artikulua, hizkuntzari buruzko hainbat gogoetaren berri emanez, hizkuntzaren aldakortasunaren inguruan, garbizalekeriaren aurka eta gehiegizko interferentziaren aurka �Hizkuntza eta pentsakera� (1966) artikulu ezaguna gogora ekarrita.
Fonetika eta fonologia esparruan, XX. mendeko hizkuntzalaritzaren ildotik, estrukturalismotik eta generatibismotik eginiko Txillardegiren lanak aztertzen ditu ondoren: Txillardegik Ahoskera Baturako 1978. urtean egindako proposamen aipagarrienak gogoratzen dira artikuluan, non azpimarratzen zen erdarek euskararen fonetika eta fonologian duten eragin handia. Ondorengo lanak, Euskal fonologia (1980), 1981ean �Euskalkien Fonetika eta Euskara Batua� izeneko artikulua eta Euskal azentuaz (1984) mugarri izan dira euskal hizkuntzalaritzan. Azkenik, ahoskera zainduaren ingurukoak ere izango ditu mintzagai Etxebarria irakasleak, alde batetik, Euskaltzaindiari �euskal ebakeraz� hartu beharreko erabakiak har zitzan egindako eskaera gogoratuz, eta, bestalde, 1998an Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua onartzeko orduan izandako eragina azpimarratuz.