Nazionalismo zibiko eta etnikoen arteko banaketa tradizionaletik haratago J. Urla antropologoak erakutsi nahi du Txillardegirentzat hirugarren bide bat badela, pragmatikoa, eta hor, nazioko kide edo partaide izateko irizpideak ez datoz jaiotzatik (nazionalismo etnikoa) ez sinesmen soiletik (zibikoa), �baizik eta euskara hitz egitetik�.
Frankismo garai gogorretan, Txillardegi gaztearentzat euskal nortasuna eta nazionalismoa elkartuta, euskaraz hitz egitea (benetan) abertzale izateko modu bat zen. Eta areago, euskaraz hitz egitea euskaldun bihurtzeko eta naziogintzan parte hartzeko modu bat. Euskal nazionalista berriek, gero eta gehiago definitu zuten nazioa entitate etnolinguistiko gisa, nahiz eta desberdintasun oso inportanteak egon ziren. Desberdintasunak hizkuntza eta nortasuna kontzeptualizatzeko orduan sortu ziren. Jacqueline Urlak artikulu honen bitartez Txillardegiren ikuspuntu pragmatikoa berrikuntza teorikotzat hartzea proposatzen du eta ez �slogan politiko� soiltzat, gaurdaino nagusiki hartu izan den moduan, hizkuntzaren eta nortasunaren arteko harremanak aztertzen baititu.