Joxe Manuel Odriozola
�Herri zapalduen askapenetan era askotako aitzindari eta buruzagiak ageri zaizkigu historian. [�] Ez didazue ukatuko, hala ere, gauza bat behintzat: inork gutxik bete du orekaren soslai hori [�] Txillardegik bete duen neurri eredugarrian abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren bide malkartsuetan. [�] oso gutxi izan dira gure artean euskal herriaren alderdi etnolinguistikoa, etnokulturala eta etnonazionala hain modu orekatuan garatu dutenak. Txillardegi, alderdi horretatik begiratuta ere, aparta izan da, aparta da.� Hitz horiek nabarmendu ditugu Joxe Manuel Odriozola irakasleak idatzi duen artikuluaren lehen partetik, bere hitzek ezin hobeto erakusten baitute aitortzaren helburua: �Soziolinguistikaren larrean, sekulakoa izan baita bere ekarpena.� Gainera inork baino hobeto erakutsi izan du Europako hainbat herrialdetako ereduen bilakaera, hor kokatzeko euskararen etorkizunean kontuan hartu beharrekoak: Irlandako ametsak eta esperientziaren berri eta haiei buruzko Txillardegiren iritzia, eta Galeseko eta Finlandiako kasuen inguruan irakaspenak, alderdi nazionalisten jokamoldea gogoratuz kasu horietan guztietan. Artikuluari amaiera emateko, Odriozolak herrialde horien egoeren azterketaren haritik Txillardegiren hainbat ondoriorekin borobiltzen du artikulua.