Bilbao, España
Sarrera gisako puntu labur batean, mugatzen dira literatura aztertzeari dagozkion hiru disziplina nagusiak: literatur teoria, kritika eta historia. Euskal literaturaren azterketari dagokionez, azpimarratzen da unibertsitateak, eta bertan, Euskal Filologiako fakultateek izan duten erabateko garrantzia eta eragina. Artikuluan esperientzia pertsonal bat erakusten da: abiapuntua, Parisen, 60-70 hamarkadetan modan zegoen kritika "berria" delakoa, eta geroago garatzen diren beste eredu kritikoak: harrera-estetika, dekonstrukzioa... Aipatzen da euskal azterketa literarioen zenbait ezaugarri berezi: linguistikoa, euskararen batasunari dagokiona, euskalkien funtzioa sortze literarioan... Bukaeran, kritika unibertsitarioa eta kritika publikoa edo "periodistikoa"ren arteko harremanak eta desberdintasuna erabakitzen dira.