Txillardegiren ekarpen nagusienetakoa azpimarratu nahi du Iñaki Lasak artikulu honetan, hain zuzen, azken aldian euskalgintzan kezka-iturri garrantzizkoa izan den gaiari itzulia eman nahirik. Lasaren iritziz, lirudike Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskaldunen arduragabekeriari egozten diola euskararen egoera ezkorra. Lasak ikuspegi horri erantzunez Txillardegiren eredu matematikoari erreparatzen dio, euskararen normalizazioari eginiko ekarpen nagusi modura gogora ekarriz.
Artikuluaren ideia nagusia garatzeko datu-bilketa ofizialek dituzten hainbat arazo metodologikoren inguruan zertzelada batzuk ematen ditu: mapa soziolinguistikoak osatzeko erabilitako metodoa edo zentsutan oinarritutako estimazioek eskaintzen dituzten proiekzio desberdinek erabat zailtzen dute euskaldunen kopurua zehaztea. Beraz, dagokion ondorioak ateratzea ere nekez egin ahal izango da, datu-dantza horren baitan. Ondorengo lerroetan administrazio publikoak hizkuntzaren kalitateaz eta erabiltzeko aukeraz hartutako hainbat bide auzian jartzen ditu, Txillardegik emaniko ereduaren bitartez datuek interpretazio ezberdina eskaintzen baitute. . __________________________________________________________