Josu Amezaga irakasleak nortasuna eta kulturaren arteko bereizketaz, eta nortasunak globalizazio garaian eraikitzeko bereizgarriez dihardu artikulu honetan. Komunikabideek talde nortasunean duten rola ulertuz, hizkuntza berarena ulertzen laguntzen duela baieztatzen du egileak. Komunikabideek eta hizkuntzek duten ikur funtzioa eta kideak harremanetan jartzeko ahalmena azaltzen ditu. Gainera, eremu publikoaren euskarri gisa aztertzen ditu komunikabideak, talde nortasuna eraikitzeko funtzioarekin eta kultur eragile garrantzizkoenetako modura. Kontuan hartzekoa da, halaber, globalizazio garaian estatuak talde nortasun emaile gisa ahuldu egin direla, nahiz eta �bere mendeko herritarren aurrean, alde horretatik oso sendo jarraitzen duten�.
Amaitzeko, ikurren garrantzian sakontzen du egileak talde batek bere nortasuna adierazi nahi duenean horretarako propio sortutako ikurrak erabiltzen dituela azpimarratuz, edota bere ezaugarriren bat hartuz, kultura bera bihur daitekeelarik taldearen nortasunaren adierazle.