Marifer Gorostiza Narbaiza
Enpresa munduan, euskararen erabilera normalizatzea ezinbestekoa dela helarazteko, modu sinesgarrian saldu behar zaizkio enpresariari prozesu horrek ekarriko dizkion onurak eta balio erantsiak. Hor dago gakoa Marifer Gorostizaren hitzetan enpresak euskararen erabileran inplikatzea lortu nahi baldin bada. Merkatua sakonean ezagutu beharra dago. Eta hori kontuan izanda egingo zaio eskaintza enpresariari euskararen erabilera normalizatzeko ekimenak abiatzeko. Teknikarien eginkizuna dela dio egileak euskararen erabilera normalizatzea balio erantsi gisa aurkeztea. Balio erantsi hori ezingo da dirutan azaldu, baina enpresa munduak duen intangibleen balio erantsiaren kontzientzia baliatzen asmatu behar da. Horretarako erabili daitezkeen argudioak legeari buruzkoak, kalitateari dagozkionak eta motibazioarekin zer ikusia dutenak dura. Horrez gain, berrikuntza eta prestigioa edo ospea, erantzukizun soziala eta gizarte-sarea bezalako kontzeptuak oso kontuan hartzekoak ere badira.