Iulen Urbiolak 2008ko Nafarroa Oinez-era joandako lagunen azterketa soziologikoa aurkeztu du artikulu honen bitartez, Nafarroako Ikastolen Elkartearen eta Euskara Kultur Elkargoaren eskariz NUPeko Mikel Razkinen zuzenduriko ikerketa soziologikoa, hain zuzen. Ikerketaren helburua ekitaldi hartara joandakoen profila ezagutzea da: sexua, adina, ikasketa-maila, jatorria, euskararen ezagutza-maila, jaian izandako parte-hartzea eta motibazioa. Azkenik egileak ondorio orokorrak ere plazaratu ditu.»