Artikulu honetan Gernika-Lumoko Merkataritza arloan garatzen diardugun plangintzaren ibilbidea dago irakurgai. Soziolinguistika Klusterrak gonbitea egin zigun Udako Euskal Unibertsitatean antolatutako Euskara lan munduan... lanean! ikastarora joateko, eta UEUko hitzalditxo/mahai-inguru horretan azaldutakoa zerbait zehatzago islatzen saiatu gara.
Plangintzaren hasierako irizpideak, lortutako emaitzak eta lehen hausnarketa batetik; eta bestetik, horren ondoren finkatutako irizpide berriak, emaitzak, eta emaitza horiek lortzea ahalbidetzen digun lan-metologia eta ekintza batzuen aipamena. Jarraian gure balorazioa eta zenbait ondorio azaltzen ditugu. Eta amaitzeko epe laburrerako erronka nagusiak.