Pompeu Fabra Unibertsitatea Bartzelonako unibertsitate kataluniarra da: Hizkuntzei dagokienez katalana erabili nahi du beti erakundean, eta ingelesa ezarri nahi du lanerako hirugarren hizkuntza gisa, ikasketa- eta ikerkuntza-gaietarako. Horretarako, Eleaniztasunerako Ekintza Plana (PAM) landu du. Bere helburua unibertsitatean laneko hiru hizkuntzak sustatzea da, eta, ahal denean, baita laugarren hizkuntza bat ere.
Carmen Perez Vidal irakasleak ekintza-plan horren azalpen zehatza egiten du artikuluan, bereziki aipatuz hizkuntza-segurtasunaren printzipioa. Printzipio horri jarraiki, unibertsitateak konpromisoa hartu du jendeari jakinarazteko zer hizkuntza erabiltzen den ikasketa-jardueretan. Informazio hori eskuragarri egongo da edonorentzat, eta loteslea izango da, katalana irakaskuntza-bitarteko gisa erabiltzen jarraitzeari dagokionez batez ere. Gainera, gela eleaniztunen politikari esker, ikasleek laneko hiru hizkuntzak erabili ahal izango dituzte, bai ahoz, bai idatziz, irakasleak edozein hizkuntza erabiltzen duela ere.