Joseba Barandiaran
Ekonomia-gaietan hizkuntzaren presentziari errepasoa ematen dio Joseba Barandiaranek. Ekonomia giza zientzien artean komunikabideetan presentzia handiena duen esparrua dela begi-bistakoa izan arren, gaiaren ezagutza-maila oso txikia dela aitortzen du biztanle gehiengoak. Baina ekonomiak politikarekin lotura zuzena du, berdin hizkuntza nagusietan zein txikietan ere. Egileak ekonomika-gaietan euskarak duen presentzia aztertzen du artikuluan, hasi ekonomia-ikasketetatik, lan-esparrura igaroz, eta komunikabide espezializatuetara joanez.