Soziolinguistika Klusterrak �Hizkuntzen Ekologia eta Garapen Jasangarria� izeneko bi saio antolatu zituen Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuaren (Gasteizen, 2009ko azaroaren 18-20) GLOBALIZAZIOA izeneko atalean. Lehen saioak, �Hizkuntzen Ekologia eta Garapen Jasangarria, Globalizazioan� izenburua jaso zuen, eta, bertan, Iñaki Martinez de Luna irakasleak �Hizkuntzen ekologiaren diskurtsoa eta euskara: egungo egoera eta etorkizuneko aukerak� komunikazioa aurkeztu zuen. Saio berean, Itziar Idiazabal irakasleak Hizkuntza aniztasuna ondare gisa UNESCOren ekimenetan, Euskal Herritik begiratu bat� lana eskaini zuen. Artikulu honek, bi komunikazio horien laburbiltzen ditu, ideia nagusiak jasoz eta irakurleari hainbat gogoeta eskainiz.