Artikulu honetan, Maria-Jose Azurmendi BAT-eko zuzendari izandakoak aldizkariaren inguruko gain begirada bat eskaintzen du, bere alderdi desberdinak kontuan hartuz: ildo nagusia, helburuak, artikuluen izaera, formatuen aldaketak eta antolakuntzaren ingurukoak. Baina zehaztasunez egin du aldizkariaren ibilbideak emandakoaren inguruko hausnarketa bere hiru garai desberdinak bereiziz: Euskal Kultura Batzarraren garaia (EKB), Soziolinguistika Euskal Institutua sortzen-en (SEI) garaia eta Soziolinguistika Klusterraren garaia. Horretarako, garai bakoitzeko bina zenbaki sakon lantzen ditu bertan ageri diren ideia nagusiak gogora ekarriz, berriro ere aztergaiak planteatuz eta eztabaidarako ideiak proposatuz. Azkenik, 20 urte hauetako esperientziak eta BAT aldizkariak emandako ibilbidearen harira hausnarketa partekatua egiteko gonbidapena ere luzatzen du. .