Artikulu honetan Frantziako estatuak eskualdetako hizkuntzekin garai zehatz batean izan dituen erlazioak aztertu nahi ditugu, erran nahi baita 1990tik 2010era. Hartu dituen neurri nagusiak azaltzen ditugu, erabili dituen baliabideak, legezko alorrean izan diren bilakaerak, era orokorrean estatu horren hizkuntzen aldeko edo aurkako politika. Estatuaren hizkuntza-ideologia aztertzen dugu ere horrek hizkuntza-legeria baldintzatzen baitu.