Paula Kasares
Artikulu honetan azken hogei urteotan Nafarroako euskararen egoeraren bilakaera irudikatzen ahalegindu naiz 1990 aldera sortutako gazte euskaldun talde batek euskararekin izan dituen bizipenetan oinarrituta. Hau da, deskribapen soziolinguistikoaren maila mikroari dagozkionak azalpen soziolinguistikoaren maila makroan txertatu ditut. Hori eginda, egun Nafarroan hizkuntza eremuen irizpide geografiko hutsak gazte euskaldunen euskarari buruzko bizipenak eta hizkuntzarekin eratu dituzten harremanak guztiz azaltzen ez dituela geratu da agerian. Hizkuntza eremuek baino gehiago gizarte inguruak eta harreman sareek baldintzatzen dituzte gazteen hizkuntza jarduerak. Artikuluak azterketa mikro eta makrosoziolinguistikoen osagarritasuna nabarmendu du bai eta bide metodologiko horren baliagarritasuna iradoki ere Nafarroakoa bezalako egoera soziolinguistiko konplexuak eta hizkuntza berreskuratzeko prozesuak sakonki ikertzeko.