Naroa Odriozola Gonzalez
Azken urteotan euskararen egoerak hizkuntzaren ezagutzari dagokionez hobera egin duen arren, erabilerak behera egin du. Erabileraren beherakada hori ez da soilik ikerketetan islatutako datuetan nabarmentzen. Oso euskaldunak diren herrietan ere, jendeak euskaraz jakin arren, eta batik bat gazteek, erdararako joera dutela kalean ikusi eta entzuten da. Azpeitia da 5.000 biztanletik gora dituen herririk euskaldunena, eta hain herri euskalduna den eremuan gazteek herriko hizkuntzekiko zer lotura afektibo duten aztertzea erabaki da.