Euskararen kontrako diskurtso ageriko eta erdi ezkutuei aurre egiteko gabezia nabarmena da Euskalgintzan. Era berean, maila diskurtsibo zein praktikoan, salto kualitatibo baten eta berritzearen beharra gero eta nabariagoa da, hainbat adituren aburuz. Artikulu honek, euskararen normalizazioaren aldeko "diskurtso multzo koherentea" aldarrikatzeaz gain, euskararen kontrako diskurtsoei nola aurre egin iradokitzen du, Mugimendu Feministak erabilitako teoria eta praktiken baitan. Horrela, lan honek, hizkuntza-aktibismo berri baterako proposamen kontzeptual eta praktikoak mahai gaineratzen ditu, euskararen normalizazioaren alde bidezidor berri bat proposatuz.
There is a clear gap in Basque-language activity to tackle the obvious and partly concealed anti-Basque discourses. At the same time, on a discourse and practical level, the need for a qualitative leap and innovation is becoming increasingly clear according to many experts. This paper not only calls for "a coherent discourse set” in support of the normalisation of Basque, it also suggests how to tackle anti-Basque discourses, within the theories and practices used by the Feminist Movement. So this paper raises the conceptual and practical proposals for a new language activism, by putting forward a new short-cut in support of the normalisation of the Basque language.