Iñaki Iurrebaso Biteri
Artikulu honetan hizkuntza-gaitasuna aztertzeko garaian, erabilerarekin duen harreman estutik abiatzea proposatzen da: erabilera da hizkuntza-gaitasunaren motorra eta, era berean, hizkuntza-gaitasuna da erabilerarako zorua. Ikuspegi horretatik abiatuta, hizkuntza-gaitasunak berez duen continuum izaera azpimarratzen da eta euskarazko gaitasuna ez ezik gaztelaniazkoa/frantsesezkoa ere aintzat hartu beharra proposatzen da. Azkenik, ikuspegi horretan oinarrituta ikerketarako tresna metodologikoak (ahozko hizkuntza-gaitasuna aldagaia, besteak beste) proposatzen dira.