Arrakasta eta aurrerapausoekin batera, euskararen transmisioak baditu hutsuneak, arazoak edota gabeziak. Artikulu honetan, euskararen transmisioan eragiten dute faktore batzuk aztertzen dira, dauden ahuldadeak eta indarguneak hobeto ulertzeko helburuarekin. Zehatzago esanda, aztertzen duguna zera da: ideologiek, familiak, eskolak, unibertsitateak, euskaltegiak, aisialdiko eta eskolaz kanpoko jarduerek, hedabideek eta kultur produktuek transmisioan duten eragina.