Irati Lizeaga Elizalde
Hiztun berriek osatzen duten komunitatearen garrantzia dela eta, lan honetan euskara, galiziera eta irlandera ikasi duten hiztunak alderatu dira euren hizkuntza-identitatea zertan ezberdintzen den eta zertan berdina den jakiteko. Horretarako, euskara, irlandera eta galiziera ikasi dituzten hiztunak sailkatzeko hiru perfil bereizi dira hizkuntza-identitatearen arabera: ‘ez naiz hiztun zaharra’, ‘hiztun berria naiz’ eta ‘Ez hiztun berri, ez zahar, hiztuna besterik gabe’.