Jaime Altuna
Artikulu honetan generoa eta hizkuntza lotzeko ahalegina egin dut, sozializazio sexistak euskararen praktika sozialean duen eragina aztertuz. Horretarako, Pasai Donibane eta Lezoko 12 eta 16 urte bitarteko nerabeekin egindako ikerketa etnografikoa batean oinarritu naiz, gazteen perspektiba erdigunean jarriz. Hizkuntza-praktiken inguruan genero perspektibarekin egindako ibilbide etnografiko honetan, emakume eta gizonen arteko desberdinkeria azalarazi dela esan daiteke. Hizkuntzaren bidez nerabeek identitate zehatz batzuk jokatzen (antzezten) dute eta neska eta mutilen artean hizkuntza erabiltzeko moduetan ezberdintasunak ematen dira.