Paul Bilbao Sarria
Lehenik eta behin, osasun-eskubidea giza eskubideen barruan kokatzen dela kontuan hartuta, artikuluak eskubide horren ikuspegi linguistikoaren inguruko argibideak eskaintzen ditu, bai oinarrizko hizkuntza-eskubideen bai hizkuntza-eskubide arrunten ikuspegitik. Bigarrenik, gaur egun Euskal Herrian hizkuntza-eskubideak osasungintzaren eremuan zertan diren azaldu da, horretarako Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urtero egiten dituen azterketak oinarri. Azkenik, egoeraren diagnostikotik abiatuta, osasungintzaren eremuan hizkuntza-eskubideak bermatzeko zer-nolako mekanismoak eta neurri hartu beharko liratekeen zehaztu nahi izan dugu. Gauzak horrela, artikuluak nolabaiteko osatasuna eskaintzen du: Kontzeptuen zehaztapena, egungo egoera, etorkizuneko erronkak.