Mikel Zalbide
Euskal arnasguneen inguruko gogoeta egituratua eskaintzen da artikulu honetan. kontzeptuaren beraren aurkezpen teorikoa egiten da lehenik, “physical breathing space” direlakoak (edo, partez, antzeko zirenak/direnak) nazio artean (izan) duten trataera azalduz. gure kasuan arnasguneak zer diren eta euskara indarberritzeko zer-nolako garrantzia duten azpimarratzen da gero, atal banatan. gaurko arnasguneak nolakoak diren eta bertan zer gertatzen ari den azaltzen da IV . atalean. azken hiru ataletan maila praktikoari heltzen zaio: arnasguneen gaur eguneko erronkak azaltzen da V . atalean, erronka horiei nola erantzun behar zaien argudiatzen da VI.ean eta VII. atalean, azkenik, hemen eta orain zer egin behar den proposatzen da. arnasguneen garrantzia azpimarratzearekin batera, euskara indarberritzeko paradigma egokitu beharra ikusten du autoreak. teoria lantzeaz gainera badu artikuluak xede praktikoa ere. erabakiak hartzeko orduan arnasguneko biztanleen zentraltasuna azpimarratzen da, besteak beste.