Aitor Montes Lasarte
estandarrak jarduera espezifiko batean jarraitu beharreko irizpideak dira, neurgarriak, ebaluagarriak eta maila goreneko zerbitzua ematen lagun dezaketenak, berariazko baimen administratiboa duen erakunde batek sorturikoak. Arreta soziosanitarioaren arloan hizkuntzaren gaia jorratzen duten mundu mailako lehenbiziko estandarrak garatu dira Kanadan. Artikulu honetan, autoreak estandar hauen egokitasuna eta eskalabilitatea aztertzen du euskara planen talaiatik, Euskal Herrian arretaren normalizazioan egin dezaketen ekarpena, alegia