Gorka Espiau Idoiaga, Itxaso Bengoetxea Larrinaga
Euskal gizarteak Espainiako gerra zibila ondoren bizi izandako eraldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalak hainbat adierazle bikain agertzen ditu zailtasun handieneko testuinguru batean, eta gaur egun Giza Garapen Iraunkorrari dagokionez eredu positiboa da. Antzeko egoerak bizi izan dituzten gizarterik gehienak ez dira gai izan hain testuinguru konplexu eta negatiboari buelta emateko. Alabaina, euskal gizarteak modu harrigarrian erantzun zien mehatxu eta erronka hauei guztiei. Garai hartako aholku nagusiei (desindustrializazioa eta politika neoliberalak) jarraitu ordez, Euskadik beste aukera bat egin zuen. horri esker, aldi historiko honetan bertan, euskal gizartea gai izan da euskal hizkuntzaren desagerpen-prozesua geldiarazteko. Eraldaketa-prozesu hau gizarte berrikuntzaren gauzatze kolektibo handi gisa soilik uler daiteke. denbora luzez, ikuspegi guztiz ekonomiko eta kuantitatibotik ulertzen saiatu gara, baina beti genuen sentsazioa ez ginela ari historia bere osotasunean kontatzen. hori dela eta, artikulu honetan azaltzen dugun bezala, gure eraldaketa gertatu berria ahalbidetu duten faktore kulturalak hobeto ezagutzen eta neurtzen ari gara.