2010eko hamarkadako musikariek euskaraz kantatzeko zein arrazoi ematen dituzten aztertzea izango da ikerketa honen helburua. horretarako, teoria soziolinguistikoan hizkuntza bat ikasi edo erabiltzerako garaian eragiten duten jarrerak eta motibazioak ezagutu beharko dira, eta belaunaldi horretako musikariekin hitz egin ondoren, teoria hori euren kasuan aplikatu. horrekin batera, azken 50 urteetan euskaraz egindako musikagintzak izan duen bilakaera ere analizatuko da, gaur egungo abeslariek egiten duten hizkuntza hautua testuinguruan jartzeko. elkarrizketatuko diren musikariak belaunaldi berrikoak izango dira, eta euskal publikoan arrakasta dutenak: Izaro Andres (Izaro), Josune Arakistain (huntza) eta Iñigo etxezarreta (en tol Sarmiento).
The aim of this study is to analyse the reasons why musicians in the 2010s sing in Basque. To that end, in sociolinguistics, there is a need to get to know the attitudes and motivations that have an influence when they study or use a language, and then, after talking to musicians of that generation, a theory may be applied in their case to explain things. In addition, the evolution of Basque-language music in the last 50 years is also analysed in order to provide the context for the language chosen by today's singers. The musicians interviewed are from the young generations who have been successful with the Basque public: Izaro Andres (Izaro), Josune Arakistain (Huntz) and Iñigo Etxezarreta (En Tol Sarmiento).